PROBAK
GIBaren proba egitea da pertsona bat infektatuta dagoen ala ez jakiteko modu fidagarri bakarra.
GIBa baduzu, oso garrantzitsua da diagnostikatzea. Horrek aukera emango dizu ondo egoteko behar duzun tratamendua eta arreta jasotzeko. GIBaren proba ezin dizute egin zure baimenik gabe, anonimoa da eta emaitza konfidentziala da.
Espainian ,GIBaren proba doan eta isilpean egin daiteke sare publikoko osasun-zentroetan: lehen mailako arretako zentroetan (ILZ), arreta espezializatuko zentroetan, familia-plangintzako zentroetan, sexu- eta ugalketa-osasunaren arretarako zentroetan edo sexu-transmisiozko infekzioak diagnostikatzeko eta prebenitzeko zentroetan (STI).
LEHIO-ALDIA
Leiho-aldia da GIBa transmititzeko aukera duen praktika egiten denetik proba % 100 fidagarria den arte igarotzen den denbora .
Hirugarren belaunaldiko ELISA proben kasuan (antigorputzenak), leiho-aldia 3 hilabetekoa dela jotzen da, eta une horretatik aurrera emaitza behin betikotzat jotzen da.
Laugarren belaunaldiko probetan (antigenoa/antigorputza), aldi hori 45 egunetara murrizten da.