GIB

GIBak gure immunitate-sisteman eragiten du, organismoaren defentsak apurka-apurka suntsituz eta infekzioekiko kaltebera bihurtuz.

GIBak giza immunoeskasiaren birusa esan nahi du, eta "erretrobirus" izeneko birus talde batekoa da. GIBak gure immunitate-sisteman eragiten du, organismoaren defentsak apurka-apurka suntsituz eta beste infekzio batzuekiko kaltebera bihurtuz.

Hiesa GIBaren infekzioaren faserik larriena da. Organismoaren defentsak oso hondatuta daude eta baldintza normaletan sortuko ez liratekeen germenek, parasitoek eta birusek sortutako infekzioak eta minbizi-barietate batzuk agertzen dira.

GIBarekin bizi diren pertsonek itxura osasungarria dute eta ondo daude, batez ere infekzioaren ondorengo lehen urteetan. Batzuek ez dakite GIBa dutenik ere. Pertsona bat seropositiboa da GIBaz infektatzen den unetik. HIESa duela esaten da GIBaz infektatuta egonik infekzioaren faserik larrienean dagoenean. Prebentzio-neurririk hartzen ez bada, GIBaren bidezko infekzioaren edozein fasetan posible da beste pertsona batzuei transmititzea.

OHIKO ZALANTZAK