LAN BILA

Nafarroan, GIBarekin bizi diren pertsonekin gizarteratzearen eta laneratzearen arloan berariaz esku hartzen duen erakunde bakarra gara, biztanleria orokorrarekiko desabantaila-egoeran egotea saihesteko neurriak eta erantzunak sartzen saiatuz. Kalteberatasun-egoeran dauden herritarrekin lan egiten dugu, esku-hartzearen integraltasuna sustatzeko. Enplegagarritasunean oinarritua dagoen lan-orientazioko zerbitzu espezifiko bat zure eskura jartzen dugu, gizarteratze-prozesua osatzen duen fase bakoitzari dagozkion esku-hartzeak garatu ahal izateko.

ZER EGITEN DUGU

Gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideak

Gizarteratzearen eta laneratzearen arloko ekintza guztiak zurekin lantzen ditugu, zuk une oro zure prozesuaren garapena erabaki dezazun, zure erritmoari jarraituz, zure beharrak eta zure talentu positiboaren garapena kontuan hartuta.

  • Banakako tutoretzak, estrategia aktibo bat planifikatuz eta garatuz zure hautagaitzan prestatzeko, lantokiak aurkitzeko, zure curriculum vitaea eta aurkezpen-gutuna diseinatzeko, enplegu-eskatzaile gisa erregistratzeko, autokandidaturak egiteko, hautaketa-elkarrizketak prestatzeko…

  • Lan-merkatuan dauden pertsonei eta, edozein arrazoirengatik, ibilbidea uzten dutenei laguntzea eta jarraipena egitea.

  • Gizarteratzearen eta laneratzearen inguruko material didaktikoa sortzea, txostenak, tutorialak, azalpen-bideoak, infografia, zabaldu duguna eta hainbat plataforma birtualetan modu egonkorrean mantentzen dena, edozein unetan eskuragarri izanik.

LAN AURREKO PRESTAKUNTZA

Prestakuntza-moduluak eskaintzen dizkizugu, honako gaitasun hauek garatzeko: autoezagutza, autokonfiantza, autonomia, komunikazioa, ekimena eta ekintzailetza, gaitasun digitala, eta “ikasten ikastea”.

Arreta eta jarraipen sozioemozionala, psikologikoa eta laborala eskaintzen dugu. Horretarako, diziplina anitzeko talde bat jartzen dugu zure eskura. Gainera, erakunde publiko eta pribatuekin koordinatuta gaude, arretaren estaldura integrala bermatzeko.

Ekintza guztiek jasotzen dute genero-ikuspegitik ekitea, eta horrek esan nahi du gizonen eta emakumeen abiapuntuko egoera kontuan hartu behar dela, eta emakumeen eta gizonen eguneroko bizitzarekin eta posizio sozialarekin zerikusia duten beharrak eta erantzukizunak aztertu behar direla, eskaintzen ditugun zerbitzuak eskuratzea, horietan parte hartzea edo aprobetxatzea oztopa dezaketenak. Jardueren eremu guztietan genero-berdintasunaren baldintza betetzen dela zaintzea.

“Trabajando en positivo” koordinadora: laneratzeko eta GIBarako estatuko sarea.

"Trabajando en positivo", erakundeek parte hartzeko, komunikatzeko, informazioa eta ezagutzak trukatzeko, kaltetuen premiak adierazteko, ikasteko eta elkarri laguntzeko gune gisa eratzen da. Alde batetik, administrazioaren eta, oro har, gizartearen aurrean aldarrikapen-eginkizuna betetzeko aukera ematen die, eta, bestetik, enpleguaren arloko programa alternatibo, integral eta globalak garatzeko aukera.

GIBARI ETA ENPLEGUARI BURUZKO AHOLKULARITZA JURIDIKOA

Doako laguntza juridikoko zerbitzu bat dugu, bitartekaritzan, giza eskubideetan, GIBean eta lan-eremuan esperientzia duen abokatu-talde baten bitartez informazioa eta laguntza juridikoa eskaintzen duena.

HELBURUAK

Espazioak eta tresnak –presentzialak eta ez-presentzialak– sortzea , GIBari eta HIESari erantzuteari lotutako erakundeen arteko koordinazioa, esperientzien trukea eta laneratzearen arloko eztabaida eta baterako lana ahalbidetzeko.

Espainiako estatuko beste erakunde, plataforma, organismo eta enpresa batzuekin lankidetza-loturak sortzea eta/edo sendotzea, Koordinadorak sustatutako ekintzak eta jarduerak indartzeko.

Enpresa arruntei, enplegu babestuko enpresei, sindikatuei eta langileei zuzendutako GIBaren inguruan sentsibilizazio-ekintzak garatzea, GIBa duten langileekiko dagoen estigma soziala murrizteko.

GIBa duten pertsonak laneratzeko prozesuan esku hartzen duten faktore eta egoeren aurrean jarduteko asmoarekin, Koordinadorak egiten duen eragin politikoko lana eraikitzea, zabaltzea eta ikusaraztea.

GIBarekin bizi diren pertsonak laneratzen laguntzeko, GIBaren eta HIESaren aurkako erantzunari lotutako erakundeetako kideei prestakuntza espezializatua ematea, erakunde horiek gauzatutako jarduerak indartzeko neurri gisa.

GIBaren eta hiesaren aurkako erantzunari lotutako erakundeen arteko baterako proiektuen diseinua erraztea, baldin eta horiek ezartzeak GIBa duten pertsonen laneratze-prozesua hobetzen badu.

Gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonak enplegua modu aktiboan bilatzeko gaitzea, lanpostu batean benetan sartzeko eta lanpostu horri eusteko aukerak areagotzeko.