Detektaezina = Transmitiezina

Erderazko I=I siglak (ingelesez, U=U), “indetectable” (birus-karga) “intransmisible” -ren (GIB) berdina dela adieratzen dute, eta tratamendu antirretrobilaren eragin prebentiboari erreferentzia egiten diote.

VIH intransmibile

GIBaren tratamendua, ondo hartuz gero, hain eraginkorra da, ia erabat ezabatzen duela birusa. Organismoan zirkulatzen duen birusik ez izanik, GIB detektaezina duen pertsona batek birusa ezin duela transmititu esan nahi du.

Gaur egun, birus-karga detektaezinaz ari gara odolean 20 kopia/ml-tik behera daudenean. Hala ere, hainbat azterlanek (Partner 1 eta Partner 2) frogatu dute 400 kopiatik behera ez dela GIBaren transmisiorik gertatzen.

Pertsona bat detektaezina denean, ez da beharrezkoa preserbatiboa GIBaren transmisioa saihesteko, baina detektaezina izateak ez du babesten sexu-transmisiozko gainerako infekzioen aurka.

OHIKO ZALANTZAK